XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Populazioen historia biologikoaren berreraiketak arkeologia, etnografia eta linguistika bezalako beste disziplina batzuren laguntza behar duela seinalatu beharra dago, eboluzio-prozesu batetik bestera (kulturala eta biologikoa) extrapolaziorik egin gabe baina, izan ere, giza substratu berbera ukan arren, ez bait doaz beti estuki lotuta (Hiernaux,1980).
PENINTSULAREN LEHEN POPULATZAILEAK.Pleistozenoren lehen garaietan Afrika Ekialdeko eskualdean
Hominido hauek, garezur luzatua eta zapala, bekoki iheskorra, aurrerantz projektaturiko aurpegia, torus supraorbitario nabarmena eta kokotsik gabeko
Garezur-ormak oso lodiak dira, eta batez besteko garezur-edukiera 1000 cc-takoa da.
Beren kokapen geografikoa dela eta, forma fosil honen aurkikuntza iparrafrikarrak garrantzi handikoak dira; izan ere, azken izoztaroetan gertaturiko itsasoen atzeratzeak, Siziliako eta Gibraltarreko itsasarteetan zeharko pasaera eta, ondorioz, italiar eta iberiar penintsulak populatzea erraztuko bait zituen, populatze horrek forma hominido iparrafrikarrek Ternifine (Algeria), Casablanca, Rabat, Salé eta Temara (Marokko) iberiar penintsularen populatzaile aurrenenekoekin duten erlazio posiblearen arazoa planteatzen duelarik.
Pleistozenoko garai honetako aztarnategi europar garrantzitsuenak honako hauk dira: Mauer, Bilzinsleben eta Steinheim (Alemania), Vértésszô*llô*s (Hungaria), Montmaurin, L`Arago, Biache-St. Vaast, Fontechevade, Le Lazaret, Orgnac, Suard eta La Chaise (Frantzia), Petralona (Grezia), Swanscombe (Ingalaterra) eta Grotte du Prinee (Italia).
Atapuerca-ko mendizerran (Burgos) (Agirre et al.,1976) aurkiturikoak dira Iberiar Penintsulan, orain arte ezagutzen diren giza hondar zaharrenak, izan ere, Orce-Benta Micena-n (Granada) (1983) kausiturikoen dataren egiatasuna oraindik ez bait da baieztatu; berauk hasieran 900.000 eta 1.600.000 urtean artean datatuak izan ziren, hau da,